Skip to main content

Hitzaldi ziklora etortzeko aukera berri bat izango duzue datorren astean

Gure komunitateko familiei zein edozein gasteiztarri zuzendutako hitzaldi-zikloari hasiera emango diogu gaur, ERRESPETUZKO HARREMANAK SEME-ALABEKIN hitzaldiarekin. Asteazkenerako aurreikusita geneukan NOLA JARRI MUGAK atzeratu behar izan dugu. Ikastolak hitzaldi hauen bidez familien bidelagun izan nahi du zuen seme-alaben heziketa-prozesuan, eta ekarpen bat egin nahi dio komunitateari eta Gasteizi. 

Datorren astean ere, etortzeko bi aukera berri izango dituzue, hurrengo bi hitzaldiekin: 

  • NERABEZAROA ULERTU ETA EZAGUTU (otsailak 2): MIREIA CENTENO GUTIERREZ

Psikologoa eta psikopedagogoa. Haur eta nerabeekin egiten du lan hezkuntza arloan, ikastetxeetan psikologo itinerante bezala. Guraso eta hezitzaileekin ere aritzen da formakuntza eta akonpainamenduan. 

  • PANTAILAK: XXI.MENDEKO TXUPETE ETA JOSTAILUAK (otsailak 3). MIREN ROS AIARTZAGUENA. BIDELAGUN

Familia Coach-a. Bidelagun proiektuaren sortzailea. Familia eta hezitzaileentzat informazioa, formakuntza eta aholkularitza.

Hitzaldiak adin-tarte bati zuzenduta badaude ere edonor etor daiteke. Erraztasunak emate aldera, aldi bereko itzulpen sistema eta zaintza zerbitzua egongo da.

Izen-ematea honako galdetegi hau beteta egin behar da: https://forms.gle/9xwMDY8E8Y2RBui5A

Azken albisteak

Neguko oporrak iritsi baino lehen jasoko dugu sarreran dagoen arropa guztia.
Euskal artea eta kultura uztartzen dituzten hainbat artelan ikusi dituzte.
Bertsolekuak antolatu dituzte Izaskun Arrue Kulturgunean.
Egun paregabea pasa dugu ikastolan!