Skip to main content

4.DBH-ko ikasleak, Etwinning logo lehiaketan irabazle

2005ean sortu zenetik, eTwinning Europako irakasle eta ikastetxe komunitate handiena bihurtu da. ETwinning-en helburua da eTwinning-en parte hartzen duten herrialdeetako irakasle eta ikasleen arteko kontaktua, ideien trukea eta lankidetza sustatzea eta erraztea, IKTen bidez. Elkarrekintza- eta prestakuntza-aukerak eskaintzeaz gain, Europako herrialde ezberdinetako bi ikastetxetako irakasleek eta ikasleek lankidetza-proiektuak gara ditzakete Internet bidez, sortzaileek erabakitako edozein gairi buruz.

Kasu honetan, Marte planeta ardatz duen proiektua da. Europako Espazio Agentziak (ESA) langileak (astronautak, programatzaileak, analistak, etab.) biltzeko kanpaina berri bat hasi du misio espazial berrietarako, batez ere tripulazio bat Martera bidaltzeko. Oraingoan, dagokion lanpostuarekin bateragarria den desgaitasun fisikoren bat izan dezaketen pertsonei ireki dizkiete eskaerak, tripulazio inklusiboagoak bilatuz, "Space is for everyone" leloarekin jende gehiagori aukera emateko. Proiektua, kanpaina diseinatzea da eta parte hartzen dugun kideak Etxebarriko, Iruñeako, Ukrainako eta Bulgariako institutuetakoak eta Armentia Ikastola gara.

Lehen pauso moduan logo lehiaketa antolatu da, eta logotipo irabazlea gure ikastolako ikasleek sortu dutenetako bat izan da, 29 botorekin. Zorionak irabazleei: Oihane, Julen, Haizea, Bingen eta Unax.

Azken albisteak

Egizu eskaera azaroaren 4a baino lehen.
Indartu euskara Agerrean! Eskatu zure saskia azaroaren 12a baino lehen!
Bizpahiru urtez bikote bera izango dute, euskarazko harremana sustatzeko.
Batzordea osatuko dugu prestaketa lanak egiteko. Parte har ezazu!