Skip to main content

Gabonak eta jostailuak: familia eta umeen hobe beharrez kontutan hartu beharrekoak.

2021/11/18

Azken finean, jolasarekin umeak garapen psikomotorea garatzen du (gorputzaren eta zentzumenen heldutasuna), eta baita kognitiboa, (egitura mentalak, sormena gartzen du) emozionala (emozioen arteko orekan laguntzen du) eta soziala ere (komunikazioa eta sozializazio tresna da). 

2024tik aurrera, jostailu dendek genero “neutroko” sail bat eduki beharko dute Kalifornian. Hala ere, legeak ez du debekatzen neskentzako eta mutilentzako sailak egotea. Zer iruditzen zaizu?

Oraindik dendetan neskei eta mutilei zuzendutako jostailuak saltzen jarraitzen dituzte. Jostailu asko kaxa urdin edo arrosarekin datoz, nahiz eta funtsean gauza bera izan. Berdintasunean oinarritutako gizarte inklusiboa nahi badugu –arraza, erlijio, sexu, zein rol bereizketarik gabekoa–, funtsezkoa da umeen hezkuntzan balio batzuk lantzea.

 

Jolasek irizpide hauek izan behar dituzte:

  • Neskak zein mutilak jolastu ahal izatea.
  • Estereotipo sexisten transmisioa saihestu.
  • Gainerako haurrekin jolasteko aukera ematea, berdinen arteko harremanak indartuz.
  • Haurren arteko komunikazioa ahalbidetzea.
  • Harreman parekideak bultzatzea, ez etsaitasunezkoa zein lehiakortasuna.
  • Baztertzailea ez izatea: edozein haurrek jolastu ahal izatea, ez soilik gaitasun bereziak dituztenak.
  • Gehiegizko lehia eta indarkeria ekiditea.
  • Harreman kooperatiboak indartzea, hau da, helburua partekatua lortzea haurren artean.
  • Dibertigarria eta motibagarria izatea: jolasteko gogoak piztea.
  • Irudimena eta sormena garatzen laguntzea.
  • Jakin-mina piztea, jostailuari beste aukera batzuk bilatzeko.
  • Hausnartzeko gaitasuna bultzatzea, hala nola, gatazkak konpontzeko gaitasuna lantzea.
  • Bizitzarako eredu anitzak bilatzea.

 

Garrantzitsua da jolasen aukeraketan haurraren momentu desberdinak kontuan hartzea.

 

Jolasaren aukeraketan kontuan hartu beharreko gomendio batzuk:

  • Kontuan hartu haurraren gustuak eta nahiak eta ez helduarenak.
  • Interes berriak sustatzeko balio dezala.
  • Haurraren adina kontuan hartuta hautatu jolasa.
  • Ez dago nesken eta mutilen jolasik.
  • Ez gelditu jostailuaren kanpoko irudiarekin, ez prezioarekin bakarrik. Erakargarriena eta garestiena ez da izan behar hoberena.
  • Jostailu asko erosteak interes falta eta asperdura eragin dezake.
  • Aukera asko ematen duten jostailuak interesgarriak izan daitezke.
  • Jolasteko orduan haurrak izan behar du protagonista, ezin du ikuslea soilik izan.
  • Garrantzitsuena: partekatu jolasa zure haurrarekin batera.

 

Segurtasunari dagokionez garrantzitsuak dira ondoko irizpide hauek:

  • Jostailuak bere deskribapena erakutsi behar du.
  • Fabrikatzailearen izena eta helbidea ere garbi azaldu behar dira.
  • Fabrikazio modua esplikatu behar du.
  • Jostailuaren irudia ikusi behar da.
  • Erabilpen moduetan: arriskuez informatu behar du.


 

Irudia
p1fkpnutr5d161ailktrpnjihn4.jpg

Azken albisteak

2024-11-24
Abenduaren 6an, ostirala, Durangoko Azokaren baitan egingo den gazte egunera autobusez joateko auker
2024-11-22
Bilera egingo dugu datorren astean. Anima zaitez!
2024-11-22
“Txikiak” eta “handiak” euskaraz aritzeko elkarren erreferente bihurtzeko lanean ari gara. LHko eta BATXIko taldeen txanda izan da aste honetan.
2024-11-22
Besteak beste, Italian, Afrikan, Ozeanian eta Hego Amerikan izan dira.