Skip to main content

Ioritz Eraña eta Asier Perez, laudorio lehiaketako irabazle

Maiteminduen egunaren harira antolatu dute txapelketa, eta DBH-1D gelako Ioritz Erañak eta DBH-4A gelako Asier Perezek irabazi dute norgehiagoka.

Bi multzotan lehiatu dira ikasleak: DBH1 eta DBH2 mailakoak alde batetik, eta DBH3 eta DBH4 mailakoak, bestetik. Lehen multzoan Erañak irabazi du honako lausenguarekin: “Zure ezpainak arroza eta nireak esnea balira, zer arroz-esne sorta emango genioke elkarri”. Ostera, Perez izan da bigarren multzoko garailea; honela zioen bere laudorioak: “Nola jarriko naiz dietan horrelako bonboiarekin”.

Irabazleek bonboi-kutxa bana jaso dute Euskara Batzordeko kideen eskutik. Lausengu lehiaketa  antolatu duen batzordea lau kidek osatzen dute: Hegoi Amabizka, Oihan Cordoba eta Samuel Rodriguez ikasleek; eta Koldo Zubizarreta irakasleak.

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA