Skip to main content

Mozorroek eta maskarek jantzi zuten ikastola inauterietan

Ohikoak diren hainbat gauza egin izan ez bagenituen ere, ez genuen umorea galdu eta beharrezko neurriak hartuta ahalik eta normaltasun handienarekin gozatu genuen egunaz. Mozorroz eta maskaraz jantzi genuen ikastola. Ikasleak, irakasleak eta langileak murgildu ginen ospakizunean.

Aurten ezin izan dugunez etapa moduan ezer ospatu, goizean maskarak egitea adostu genuen. Lehenengo mailakoek karetak egin zituzten eta bigarren mailatik gorako ikasleek, kartoizko kutxak erabiliz, maskarak egin zituzten.

Barraketan ere ibili ziren aurten ikasleak, nahiz eta burbuilak mantendu behar izan eta gela barruan ibili. Barraka desberdinak asmatu zituzten, ohi bezala eta arratsaldean jolasean aritu ziren. Adin eta gela desberdineko ikasleak elkartzeko aukera polita izaten da hau, eta espero dugu datorren urtean hala egin ahal izatea.

  

 

Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako argazki gehiago ikusteko "MULTIMEDIA / Argazkiak" atalean:

https://armentiaikastola.eus/eu/argazkiak

 

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA