Skip to main content

Batxilergoko ikasleei zuzendutako Begirale ikastaroan izena emateko epea zabaldu da

Aisiola Begirale Eskolak haurren eta gazteen aisialdiko jardueren begirale titulua ateratzeko ikastaroa antolatu du batxilergoko lehen mailako ikasleei zuzenduta. Armentia Ikastolan eskainiko dute ikastaroa, eta dagoeneko irekita dago izen-ematea. Armentia Ikastolako ikasleek nahiz bertako ikasle ez direnek eman dezakete izena begirale titulua ateratzeko ikastaroan.

Ikastaroak bi atal izango ditu: 150 orduko ikastaro teorikoa eta 160 orduko praktikaldia. Ikastaroa amaitzen duten pertsonek haurren eta gazteen aisialdiko jardueren dinamizaziorako ziurtagiria eta Eusko Jaurlaritzako haur eta gazteen aisialdirako begirale diploma eskuratuko dituzte.

Ikastaroa, 2021eko urtarrilean hasi eta 2022eko irailean amaituko da eta saioak ostiral arratsaldetan izango dira (aukera legoke larunbatetan ere egiteko).

Izen-ematearen prezioa 430 euro izango da Ikastolen Elkarteko bazkideentzat, eta bazkide ez direnentzat 475 euro. Ikastaroan izena eman nahi dutenek www.aisialdia.eus atarian egin dezakete. Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero 94 435 43 40 telefonora deitu dezakezue. Animatu!

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.