Skip to main content

EUSKARALDIA: Armentia Ikastolak izena eman du

Aurrekoetan bezalaxe, oraingoan ere Armentia Ikastolak izen eman du EUSKARALDIAn. 2025eko maiatzaren 15etik 25era izango da oraingo edizioa.

Irudia
EUSKARALDIA

EUSKARALDIA euskara ulertzen duten hiztunen hizkuntza-ohiturak aldatzeko mugimendu soziala da, Euskal Herri osoan eragiteko sortua. Mugimenduak herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitu nahi du, eguneroko harremanetan euskara lehenetsiz eta 11 eguneko praktika sozial masibo bateratu baten bidez.

Aurtengo edizioa maiatzaren 15etik 25era izango da, eta gure ikastolak izena eman du dagoeneko, noski, Arigunea den (alegia, euskara erabiltzeko gune erosoa) horretan. Halere, gogoan izan, EUSKARALDIA bera helduei begirako ariketa kolektiboa dela, eta beraz, oraingoan ere gurasoen konpromisoa nahitaezkoa izango da, AHOBIZI zein BELARRIPREST roletan.

Elkar mugituz egingo dugu!

Azken albisteak

Dagoeneko ikusgai dituzue asteburu honetako eskolaz kanpoko ekintzak.
Datorren astean udaberriko katalogoko materiala jarriko dugu salgai ikastolan.
Araba Euskarazek gutuna idatzi dio komunitateari eskerrak eman eta Arabako ikastolen jaira gonbidatzeko.
Ostiralean banatuko ditugu Ahobizi eta Belarriprest txapak Armentiako komunitatean, festa egingo dugu 16:00etatik 17:45era: musika, dantza, bertsoak...