Skip to main content

Ikus-entzunezkoetan ere, euskara erdigunean

Irudia
Aldatu Gidoia

2023-2024 ikasturte hasiera mugitua izaten ari da, eta ez da gutxiagorako. Hezkuntza komunitateak euskara erdigunean jartzea aldarrikatu die Legebiltzarkideei, eta gauza bera egiten ari dira Eusko Jaurlaritzarekin eta EITBrekin.

Hain zuzen ere, Aldatu Gidoia euskararen alde egitasmoa aurkeztu zuten asteburuan 31 bat eragilek “euskara behingoz erdigunean jar” dezatela aldarrikatzeko, eta, esan bezala, Eusko Jaurlaritzari eta EITBri kulturan eta, bereziki, ikus-entzunezkoen politiketan eskaintza “duina” egiteko eskatu diete: “Euskarak fikzioa behar du. Estrategiak eguneratzea eta EITBz haratagoko euskararen aldeko hizkuntza politikak abian jartzea eskatzen dugu. Onartezina deritzogu instituzioetatik euskara, euskarazko fikzioa eta euskarazko bikoizketa baztertzeari audientzia aitzakiatzat erabilita”. 

Horrekin batera, premiazkoa ikusi dute egungo kultura politikak errotik aldatzea eta euskarazko ikus-entzunezkoen eskaintza osatzea. Halaber, zinemako zein streaming plataformetako euskarazko estreinaldiak promozionatzeko eskaera luzatu diote Eusko Jaurlaritzari.

Mobilizazioa eta sinadura bilketa

Eskariei forma emateko, sinadura bilketa abiatu dute Change.org plataforman , eta horrez gain, mobilizazio bat antolatuko dute 2024ko maiatzaren 18an, larunbatean, 17:30ean Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean, Lakuan.

 

Azken albisteak

Dagoeneko ikusgai dituzue asteburu honetako eskolaz kanpoko ekintzak.
Datorren astean udaberriko katalogoko materiala jarriko dugu salgai ikastolan.
Araba Euskarazek gutuna idatzi dio komunitateari eskerrak eman eta Arabako ikastolen jaira gonbidatzeko.
Ostiralean banatuko ditugu Ahobizi eta Belarriprest txapak Armentiako komunitatean, festa egingo dugu 16:00etatik 17:45era: musika, dantza, bertsoak...