Skip to main content

Bertso Bizi Gazten lehenengo saria!!!

Irudia
bbg

Pasa den ostegunean ospatu zen Bertsoa Bizi Gazte tailerreko Podcast Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia, giro ederrean eta parte-hartzaile guztien ilusioarekin.

DBH2D mailako ikasleek protagonismo berezia izan zuten jardunaldian. Izan ere, Kattalin Ibisate, Nahia Martin, Enara Murillo eta Loreto Renedo izan ziren lehen saria eskuratu zutenak, egindako lanaren kalitateagatik eta sormenagatik nabarmenduz.

Zorionak irabazleei, eta parte hartu duten ikasle guztiei ere, proiektu honen bidez ahotsa, sormena eta bertsoaren kultura modu berritzailean lantzen jarraitzeagatik!

Azken albisteak

Gero eta gertuago dago Araba Euskaraz 2026. Ekainaren 14an Amurriok hartuko du Arabako ikastolen aldeko jaia, baina ospakizuna lehenago hasiko da, asteburu osoko egitarauarekin.