Honez gero, ikastolako jaia antolatzeko lan-taldea buru-belarri ari da egun horretako egitaraua osatzen, bai eta beharrezko azpiegitura eta bestelakoak lotzen ere. Gogotsu ari dira, ilusio handiz eta lan ikaragarria egiten. Orain, besteoi dagokigu egiten ari diren esfortzu horri guztiari erantzutea eta parte hartzea.
Ikastolako jaia da Armentiako ikastolaren, komunitatearen eguna. Gure izaera eta izateko modua erakusteko eguna. Horrexegatik, komunitate osoari egiten diogu dei maiatzaren 16an izango diren ekimenetan parte hartzeko.
Hona hemen aurreikusitako egitaraua:
- 9:00 - 13:00: Auzolana. Bertan parte hartzeko honako GALDETEGI hau bete.
- 14.15: Bazkaria. Menua: babarrunak sakramentuekin/barazkiekin, postrea edaria eta ogia. Aurten ikastolako guraso eta langileek prestatuko dute ikastolan bertan bazkaria. Nagusiek 15 € eta haurrek 10 €. Tiketak idazkaritzan izango dituzue salgai maiatzaren 4tik 8era. Albait azkarren hartu **
- 16.00: Ekitaldia. Ikasle etorri berriei ongi etorria eta joango direnei agurra.
- 17.00-18.30: Txapelketa: Esku Pilota, boleibola eta sokatira. Parte hartzeko GALDETEGIA bete, maiatzaren 8a baino lehenago.
- 17.00-18.30: Puzgarriak
- 18.30-19.30: Mulixka taldearekin dantza plaza
- 19.30: Jaiaren bukaera
* Auzolanak irauten duen bitartean bertan parte hartzen duten helduen seme-alabentzako zaintza berezia egongo da: Tailerrak, eskulanak eta puzgarriak.
** Norbaitek menu bereziren bat nahi badu (alergiaren batengatik, barazki-jaleen menua…) jakinarazi idazkaritzan tiketa erosterakoan. Toki mugatuak izango dira