Skip to main content

KORRIKAren 12. eguna

Antolatzaileek helduak euskarara hurbiltzeko proposamen praktikoa egin dute

Irudia
KORRIKA 12 EGUNA

Hamaika egunetan zehar eta lekukoa hiru mila esku baino gehiagotatik igaro ostean, Bilbora iritsi zen euskararen aldeko lasterketa. Bertan, Euskal Herriko lurralde guztietako gazteek etorkizuna irudikatu nahi izan zuten lekukoan idatzitako mezuaren bidez, euskara garela berretsi zuten.

 

Behin KORRIKA amaituta, jardueraren antolatzaile den AEK-k eskaera bat egin digu KORRIKArekin bat egin dugun eragileoi. Hain zuzen ere, oraindik euskalduntzeko dauden herritarrei: urrats bat egin dezaten eska diezaiegun, eta haiek ere euskara izan daitezen.

 

Horretarako, Gasteizko AEK-k dinamika bat antolatu du eta horren bitartez  eskola bat doan eta mintzodromo bat eskainiko dituzte haien euskaltegi guztietan. Ekimenaren bitartez jende berria hurbildu nahi dute euskarara. Horrela, apirilaren 22an hasiera mailako doako eskola bat eskainiko dute Aixkiria AEK euskategian (Jose Mardones, Judimendi) eta Zadorra AEK euskaltegian (Lakua-Ibaiondo). Esan bezala, lehen eskola hori doakoa izango da eta honako LOTURA honetan egin beharko da.

 

Ezagunik baduzu, anima ezazu!

INFORMAZIO GEHIAGO

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-