Skip to main content

Auzolanerako prest

Udaberriko Auzolana maiatzaren 16an izango da, ikastolako jaiarekin batera.

Irudia
AUZOLANA 11 25

 

Ohiko moduan, san Prudentzioko oporralditik bueltan antolatuko du Armentia ikastolak Auzoalana. Komunitatearen esku guztiak dira ongi etorriak Auzolanean, margotzeko, ubideak garbitzeko, bonbilak aldatzeko…  Izan ere, denok lagundu dezakegu zerbaitean, inor ez dago soberan.

 

Egun polita da Auzolana, ikastolaren balioak zein diren berresteko eguna da, gure eredua desberdina dela erakusten duen eguna. Finean, denon eskuak, langileenak zein familienak, Armentia Ikastolaren beharretara jartzen ditugu, eta ikastolako kide sentitzeko aukera ezin hobea da. Esan gabe doa, noski, gure ikasleei begirako jardun eredugarria dela Auzoalan, finean, egun horretan komunitate osoak ikastolarekiko duen atxikimendua erakusten du modu praktikoan.

 

Eta, lasai egon, beti dago guztiontzako zer egina. Ez da beharrezkoa eskarmentu handikoak izatean, gogoak izatea da behar den gauza bakarra. Lanerako gogoak eta harremanak egiteko prestutasuna. Hartara, denok jar dezakegu aletxo bana.

 

Gogoan izan, ikastola zaharberritzera gatozela, baina bai eta elkar gehiago ezagutzera edota gura harremanak sendotzera ere, eta horretarako, hamaiketarako tartea ere eskainiko dugu. Bestalde, seme-alabak ekartzerik ere baduzue zaintza-zerbitzua eskainiko dugula.

 

Lot zakizkio Auzolanari maiatzaren 16an, eta horretarako izena eman honako GALDETEGI honetan ahalik eta plangintza egokiena egiteko. 9:00etatik 13:00etara egongo gara, eta lehen esan bezala, goizerdian, hamaiketakoa!

Azken albisteak

Final ederra, piloteatua eta une batzuetan gogorra eskaini dute aurtengo azken partidan.