Skip to main content

Aiaraldetik taupadak berpiztuz ekitaldia

Izaskun Arrue Kulturgunean izango da apirilaren 23an, 19:00etan

Irudia
AIARALDETIKTAUPADAK

Gero eta hurbilago dugu Araba Euskaraz, eta  honez gero ugaritzen ari dira Arabak ikastolen aldeko festari lotutako ekimenak. Horietako bat Gasteizen izango da apirilaren 23an, ostegunarekin, arratsaldeko zazpietan, Izaskun Arrue Kulturgunean.

 

Aiaraldetik taupadaz berpiztuz da ekitaldiaren izenburua, eta bertako kultura-adierazpenak gozatzeko aukera izango dugu. Horrela, batetik, Aimara Antzerki taldearen saioa izango dugu, Kontuak egin izeneko antzezlana hain zuzen. Bigarrenik, Julen Pagazaurtunduak bere bakarrizketekin gozatzeko aukera eskainiko digu. Azkenik  Laztana Laztana taldeak kontzertua eskainiko du. Ekitaldiaren amaieran Arakaldoko produktuekin pintxo-potea dastatzeko aukera egongo da.

 

Araba Euskarazen beste ekitaldi bat ekarri nahi izan da Gasteizera, gogoan izan dezagun Arabako Ikastolok elkarlanean antolatzen dugun  jaia dela.

 

Hartara, guztiak zaudete gonbidatuta. Anima zaitezte!

 

Azken albisteak

Final ederra, piloteatua eta une batzuetan gogorra eskaini dute aurtengo azken partidan.
Bertso afari ederra izan genuen aurreko asteazkenean.
Ongi etorri beroa emango diogu euskararen aldeko lasterketari.