Urtebete pasa da Ikastolan zaude, euskaraz hobe kanpaina abiatu genuenetik. Egitasmo horren bidez, helburu bakarra besterik ez dugu lortu nahi: euskarari merezi duen lekua ematea. Beraz, ikastolaren bizkarrezurra gure hizkuntza bada, Armentian euskaraz bizi nahi badugu, guk geuk izan behar dugu horren isla.
Gure egunerokotasunean, lanean ari gara ikasleak euskalduntzen, euskararen erabilera sustatzen eta euskaraz eroso aritzeko espazioak sortzen. Horren adibide dira, besteak beste, Euskararen Egunaren bueltako ekintzak, Zinema Euskaraz ekimena eta Guraso Euskara Taldea zein ikasleen Euskara Batzorde bera. Baina horrek guztiak ez du ezertarako balio gutako bakoitzak ez badu ahaleginik txikiena ere egiten. Euskara ez dakarrenak ere asko egin baitezake.
Irudiaren aldetik, ikusiko zenuten ikur identifikagarriak txertatu ditugula: sarreretan eta pasilloetan Ikastolan zaude, euskaraz hobe lelodun “bokadilloak” daude, eta idazkaritzako lehiatilan lehen hitza euskaraz egiteko adibideak aurkituko dituzue.
Izan ere, horixe bera lortu nahi dugu: gutxienez, lehen hitza beti euskaraz izatea. Berdin dio gure hizkuntza erabat kontrolatzen duzuen edo ez, bakoitzak bere mailan ekarpen handia egin baitezake. Dakizuenok, euskaraz egin; ez dakizuenok edo menderatzen ez duzuenok, saiatu. Badakigu ez dela lan makala, baina ziur gaude mereziko duela.
Eman diezaiogun euskarari merezi duen lekua.
Ikastolan zaude, euskaraz hobe.