Skip to main content

Larunbatean, denok Baionara!

Baxoa Euskaraz: manifestaldia urtarrilaren 24ean, 15:00etan, Baionako Xaho Kaian.

Irudia
baxoa

Duela egun gutxi eginiko azken bileran, Parisen, Hezkuntza ministroarekin bildutako Euskal Herriko ordezkaritza esku hutsik atera da, baxoa euskaraz egiteko eskari historikoan aurrerapausorik lortu gabe. Izan ere,  ikasturte honetan ere, Ipar Euskal Herriko ikasleek baxoa eta brebeta frantsesez egin beharko dutela baieztatu du Frantziako Hezkuntza ministroak. Are gehiago, arriskuan jarri da orain arte euskaraz egin diren atal batzuk ere, matematika azterketa frantsesez eginarazi nahi baitute. 

 

Atzerapauso onartezina da hori, azterketaren hizkuntza zehazten ez duten arauetan oinarrituta, Matematikan kasu, zuzentzaile elebidunak deitzea nahikoa baita, brebetan egiten den bezala. Aspaldidanik aldarrikatzen dute Seaskako eta euskal hezkuntza sare osoko ikasleek baxoa euskaraz egiteko aukera izatea, eta gaur arte emandako hitzek ez dute neurri eraginkorretan jarraipenik izan. Horren aurrean, manifestazioa deitu du Seaskak larunbaterako, hilaren 24rako, Xaho Kaian (Baiona), 15:00etan.

 

Aipatu guztiagatik, oso garrantzitsua da Euskal Herri osoko ikastolok Seaskako lagunekin bat egin eta Baionako kaleak betetzea ikasleen oinarrizko eskubidea berma dezatela exijitzeko.

Azken albisteak

Aroa Arrizubieta eta Maddi Agirre ikasle ohiek parte hartuko dute txapelketan.
Tanta txartelaren bidez aitortza egiten zaie ikastolen bidea egiten lagundu dutenei.