Skip to main content

‘N'y croyez rien’, frantseseko ikasleek sortutako egunkaria

Armentiberrik bere bertsio frantsesa atera du; hori bai, sinesgarritasuna bazter batean utzi eta albiste hipotetiko bezain bitxiak sortu dituzte. Hura irudimena!

2025/02/21
Irudia
ikastolasua

Kazetaritzan murgildu eta balizko albisteak sortzen jarri dira DBH 4. mailako Frantseseko ikasleak. Izan ere, egunkari parodikoa sortu dute, N'y croyez rien, (euskaraz, "ez ezazue ezer sinetsi”). Albisteak, zein baino zein katastrofikoagoa, esan beharra dago. Tira, argi dago irudimen handia dutela gure ikasleek.

Hain zuzen, ikasleak beraiek arduratu dira irudimen horri hitzak eta irudiak jartzeaz; izan ere, izenburua eta eslogana (N’y croyez rien: L’actualité en tout moment, n’y croyez rien) haiek asmatuak dira. Hainbaten artean bozka egin zuten klasean, eta horiek izan dira gehien gustatu zaizkienak. Berriak ere haiek asmatu eta idatzi dituzte, eta irakasleak zuzendu ostean web orrira igo dituzte. Irudiei dagokienez, Adimen Artifizialaren bitartez sortu dituzte. 

Hona hemen emaitza:

N’y croyez rien

Azken albisteak

2025-02-19
Gasteiz osoari begirako jarduna izango da, eta gurasoen interesetatik sortutako gaiak jorratuko dituzte. Era berean, hausnarketarako gune bihurtu nahi dute zikloa.
2025-02-17
Otsailaren 17an, ostegunarekin, arratsaldeko 18.00etan izango da Armentia Ikastola kooperatibaren Batzar Nagusia
2025-02-13
Jai Alai Master Series, kontzertua, pilota topaketa… ez ezazue bat bera ere galdu!
2025-02-13
Gure ikasle batek Arabako xake txapelketan parte hartu zuen, eta oso postu onean geratu zen. Zorionak!