Skip to main content

Kontuz! Oinezkoak bidean!

Bide-hezkuntzako arauak eta bide-seinaleak lantzeko, autoak eta zirkuituak eraiki dituzte LH4ko ikasleek.

Irudia
autoak

Eskulanetan ibiltzea pila bat gustatzen zaigu ikastolan, argi dago. Eskulan horiekin gure munduaren errepresentaziorik txikiena bada ere egin badezakegu, are gehiago. Horretan aritu dira, hain zuzen, LH 4ko ikasleak Ingurunen: birziklatutako botilekin autoak egin dituzte, mugimendua nola sortzen den aztertzeko. Halaber, bide-hezkuntzako arauak eta bide-seinaleak landu dituzte, eta, ondoren, zirkuituak eraiki dituzte horiek guztiak aplikatzeko.

Jardueraren informazioa: ekigunea - 4.2 ‘Kontuz! Oinezkoak bidean’ 

Hankaz gora jarri dituzte ikastolako pasilloak, baina primeran pasatu dute. Horren lagina uzten dizuegu beheko irudietan. LHko lehen ziklo ikasleak haiekin izan dira ere, eta aukera aprobetxatu dute egindakoa erakusteko.

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.