Skip to main content

Araba Euskaraz: tonbolarako material bilketa

Arabako ikastolen jaien antolaketa lanen artean, Armentiako ikastolaren zeregina tonbola prestatzea izango da. Horretarako, zuen laguntza behar dugu.

Irudia
AE25

Ekainaren 15ean, Araba Euskaraz, Arabako Ikastolen jaia, ospatuko dugu Olarizun. Aurtengo helburua Bastidako Ikastola laguntzea izango da, baina antolaketa lanak Arabako zortzi ikastolen artean burutuko ditugu berriro ere. Horregatik, Armentia Ikastolakoi, bertan izango den tonbola antolatzea egokitu zaigu. 

Ekintza aurrera ateratzeko, Ikastolako komunitate osoaren laguntza ezinbestekoa izango dugu. Hori dela eta, parte hartzeko deialdia luzatzen dizuegu: ekarri Ikastolara etxean erabiltzen ez dituzuen baina oraindik erabilgarri diren liburu, opari, mozorro, jolas zein bestelako tresna eta tramankuluak. Hauekin tonbolarako sari zerrenda osatuko dugu.

Beheko dokumentuan duzue informazio guztia.

Anima zaitezte!

Araba Euskaraz'25 - etengabe!

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.