Skip to main content

'Ikastolan zaude, euskaraz hobe'

Ikastolako komunitatean (familien artean, bereziki) euskararen erabilera sustatzeko kanpaina martxan jarri dugu. Honen bidez, familiak animatu nahi ditugu, behintzat ikastolan, euskaraz aritzeko edo lehen hitza euskaraz egiteko.

Irudia
IkastolanEuskaraz

Euskara da Armentia ikastolaren bizkarrezurra, euskarak egiten gaitu ikastola, euskara gara

Goiko esaldia irakurrita, imajinatuko duzue zertaz arituko garen hurrengo artikuluan, ezta? Bai, hala da: euskara, gure hizkuntza. Zehazki, ikastolan martxan jarriko dugun Ikastolan zaude, euskaraz hobe kanpainaren berri eman nahi dizuegu.

Etengabe esaten ari gara euskara dela ikastolaren oinarria, bizkarrezurra; Armentian euskaraz bizi nahi dugula. Horretarako, lanean ari gara ikasleak euskalduntzen, euskararen erabilera sustatzen eta euskaraz eroso aritzeko espazioak sortzen. Baina horrek guztiak ez du ezertarako balio gutako bakoitzak ez badu ahaleginik txikiena ere egiten. Euskara ez dakarrenak ere asko egin baitezake.

Hori dela eta, ikusiko zenuten bezala, ikastolan hasiak gara ikur identifikagarriak txertatzen (sarreretan, idazkaritzan…). Honen bidez, animatu nahi zaituztegu, batetik, euskaraz jakinez gero, ikastolan euskaraz egitera (bakoitzak bere mailan), eta, bestetik, gure hizkuntza ezagutzen edo menderatzen ez baduzue ere, lehen hitza beti euskaraz egitera. Badakigu ez dela lan makala, baina ziur gaude mereziko duela.

Eman diezaiogun euskarari merezi duen lekua.

Ikastolan zaude, euskaraz hobe.
 

Azken albisteak

2026. urteko Araba Euskaraz jaia aurkeztu da gaur, azken aldietan bezala, Araba Euskaraz urtea izango dena, urtean zehar hainbat ekintza programatuko baitira. Jaia, ohi bezala, ekainean ospatuko dugu, 14an, Amurrion.
Patiora atera dira kantuka eta saltoka. Txikienei ere desfilea egin diete.
Tartean, kamisetak salgai jarri dituzte. Ikastolaren bidez erosteko aukera izango da, urriaren 8ra arte.
2023-2024 ikasturteko COFIP delakoaren dirua Palestinan garatzen ari den DAMAN proiektuari esleitzea erabaki du Ikastolako Kontseilu Errektoreak