Skip to main content

Bihotz-Biriketako Berpiztea ikasgai

DBH 1, 2 eta 3. mailek BBB saioa izan zuten aurreko astean. Ekintza familiek proposatutakoa da, Hedatze programaren barruan.

Irudia
bbbdbh

Pasa den ostegunean, hilak 16, DBHko ikasleek BBB (Bihotz-Biriketako Berpiztea) formakuntza bat jaso zuten. Saioa Hedatze programaren baitan familiek antolatzen dituzten ekintzetako bat izan zen, eta DBH1, 2 eta 3. mailetako hamaika ikaslek parte hartu zuten.

Hasteko, emergentzia- eta larrialdi-egoeren desberdintasuna azaldu zieten. Jarraian, BBB prozedura osoa errepasatu zuten: segurtasun neurriak, egoera nola aztertu eta nola erabili kanpo-desfribiladore automatikoa modu egokian.

Saioari amaiera emateko, ikasleek jasotakoa informazioa praktikara eraman zuten simulaziorako manikiak erabiliz.

Hedatze programan eskaintzeko ekintzak antolatzera animatu nahi ditugu familiak. Era berean, ikasleei proposatzen diren ekintzetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi diegu. Guztion artean gauza berriak ikas ditzakegu!


 

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.