Skip to main content

Gure Haurrak Ere Badira, Armentian

Armentiako Ikasleek elkartasuna adierazi dute hainbat euskarriren bidez.

Irudia
GUREHAURRAK1

Euskal Herriko Ikastolak elkarteak bat egiten duen Gure Haurrak Ere Badira ekimenaren baitan, Armentia ikastolako ikasleek lanketa berezituak egin dituzte azken asteotan, Palestinako haurrei elkartasuna agertzeko:

  • LHko ikasleek gogotsu abestu dute Xabier Olaso irakasleak atondutako kanta: EZKILAK DIN-DAN!: GAZA GURE GOGOAN.
  • BHko ikasleek, aldiz, lanketa berezitua egin zuten. Batetik, egun oraindik munduan dauden harresiak identifikatu zituzten: Zipreko linea bidea, Hungaria-Serbiakoa, Mendebaldeko Sahara eta Marokokoa eta, nola ez,  Zisjordianakoa. Horrela, Palestinaren kokapena, historia eta bilakaera ere landu zituzten. Azkenik, lanketaren ostean bertako nerabeei elkartasun- eta babes-mezuak idatzi zizkieten, hainbatean bai eta irudiak txertatuz ere. Zalantzarik gabe, elkartasun handia erakutsi zuten Armentia ikastolako gure ikasleek.

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.