Skip to main content

Gabonetan, opari ez sexistak aukeratu

Zuen eskura utziko ditugu, aurten ere, jostailu ez sexistak aukeratzeko dekalogoa, gida morea eta ipuinen gida.

Irudia
eraldatuz

Iaz jakinarazi genizuen bezala, aurten ere, Hezkidetza Taldeak opariekin laguntza eskaini nahi dizue, jostailu ez sexistak aukeratzeko dekalogoaren bidez.

Horrekin batera, Debako Udalak sortutako gida morea helarazi nahi dizuegu: Ipuin liburu eta film moreen gida: hezkidetza sustatzen duten ipuinen, liburuen eta pelikulen gida.

Atxikita dituzue beherago dokumentuak, eta espero dugu lagungarriak izatea. Era berean, ipuinen beste gida bat gehitu dizuegu (euskarazkoak eta gaztelerazkoak), interesgarria eta baliagarria izango zaizuelakoan.

Gabonetan ere, berdintasunean hezten, jolasten, solasten, gozatzen... jarrai dezagun 💫

Besterik gabe, jaiegun politak pasa dezazuen,

Urte Berri oparo, anitz eta parekide on! 🦋✨


 

Azken albisteak

Nafarroa erdi eta hegoaldean, behinola amets huts zirenak egia bihurtu dira bertako euskalgintzari esker, euskarari bultzada handia emanez.
Honez gero, aurkeztu dituzte helburuak, leloa eta irudia. Trebiñun euskarazko hezkuntza indartzeko eta ikastolaren etorkizunerako sostengua biltzeko aukera izango da jaia.Araba Euskarazek Trebiñuren eta 
Mugikorren, eta oro har, sare sozialen erabilerarekin dagoen kezka oinarri, Armentia ikastolan gero garrantzitsuagoa iruditzen zaigu gaiaren sozializazioa egi