Skip to main content

Liburu ibiltaria ikastolan izan dugu

DBH3ko ikasleak idazle eta ilustratzaile lanetan aritu dira, Euskal Herriko ikastola guztietatik pasako den liburua osatzen.

Irudia
LiburuIbiltaria

Herri Urrats, Kilometroak, Nafarroa Oinez, Ibilaldia eta Araba Euskaraz. Horiexek dira Euskal Herriko Ikastoletako jai nagusiak eta horien ekimenez antolatzen da Liburu ibiltaria.

Aurten Jaiak gaia izan behar zuen oinarri. Horrela, ikastola bakoitzak 120 hitzeko pasartea idatzi behar du eskuz, eta idatzitakoari lotutako irudia marraztu behar dio irakurri ezin duenarentzat. Beti ere, oinarrizko baldintzari jarraikiz: idatzitakoak ezin du bukaerarik izan hurrengo ikastolak jarraipena eman diezaion.

Irudia

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ilusio handiz hartu dugu liburu ibiltaria ikastolan, eta DBH3ko ikasleak arduratu dira istorioa jarraitzeaz eta margotzeaz. Zinez ekarpen polita egin dute Txomin Zaratek, Aisha Perezek, Uxue Castañok, Irantzu Sanzek eta Urko Mendizabalek. Zorionak!

Azken albisteak

Oso balorazio positiboa egin dute urriaren 25eko mobilizazioaren inguruan.
Hainbat ekintza antolatu ditugu egun horretarako.
Mundua uler dezaten eta hainbat gaitasun lantzeko eta indartzeko baliagarriak dira.
Ikastola barruan euskaraz bizitzeko beste aukera bat da.