Skip to main content

IKASKOLI, Zuberoako ikastolen alde

Igandera arte eskatzeko aukera, eta Armentian jasoko duzu.

Irudia
ikaskoli

2003tik, Zuberoako Ikastoletako guraso eta Euskal Herriko hainbat gunetako laguntzaileek, Eguberrietan, tokiko ekoizle txikien ekoizpenez osaturiko saski salmenta bat antolatzen dute. Iaz, denon laguntzari esker, 2.200 saski saldu zituzten.

Ekimenaren helburuak :

  • Zuberoako Ikastolak laguntzea
  • Zuberoako ekoizpenak ezagutaraztea eta dastaraztea

Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza gutxiagotua da. Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, Ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzen.

Zuberoan Ikastolak garatzen eta indartzen jarraitzeko Euskal Herri osoko elkartasuna ezinbestekoa zaie.

Igandera arteko epea dago eskaera egiteko www.ikaskoli.eus webgunean. Otzara ikastolara ekarriko dute.

Euskara susta dezagun, Zuberoako Ikastolak lagunduz!

Azken albisteak

Batzordea osatuko dugu prestaketa lanak egiteko. Parte har ezazu!
Parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Urriaren 12an izan zen urteroko Kross BTT martxa Armentiako basoan. Irudi ederrak utzi zituen egunak.
Urriaren 25ean, goizeko 9:45ean, Eibarko Hezkuntza Esparruan izango dira.