Skip to main content

Auzolan arrakastatsua

Komunitateko hamarnaka kide bildu ginen larunbatean.

Irudia
Auzolana24

Ikasgelak margotu, frontoia margotu, kanpoko hormak garbitu, ubideak garbitu, estoldak garbitu, Olarizu eta Zaldiarango patioetako arkuak garbitu, farola berriak jarri…. Probetxuzko egun emankorra izan zen larunbatean, eta beraz, milesker bertaratu zineten guztioi.

Armentia Ikastolarentzat plazerra da komunitate konprometitua izatea, eta beste behin egiaztatu ahal izan dugu komunitateari esker egiten dugula aurrera. Gainera, ohiko moduan, hamaiketakoa gure arteko harremanak sendotzeko baliatzeko aukera izan genuen. Hortaz, goiz borobila!

Hona hemen egunaren laburpen-bideoa:

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.