Skip to main content

Eguzki-sistema ezagutzeko, eskulanak

LH 3ko ikasleak planetak lantzen ari dira. Hobeto barneratzeko, Plastikako orduetan puxika batzuk hartu eta artista lanak egin dituzte.

Irudia
planetak2

Eguzki-sistemak zortzi planeta ditu (despistatuentzat: Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno), bakoitza bere forma, tamaina eta ezaugarriekin. Hain zuzen ere, lanketa hori egiten ari dira LH 3n, eta gaian apur bat gehiago sakontzeko, eskulanak egin dituzte Plastika orduetan.

Puxikak, egunkarietako papera, kola zuria, margoak… Material hori guztia batu eta lanean jarri dira planetak sortzeko: paperak zatitu, puxika puztuetan paperak itsatsi eta margotu egin dituzte. Horren ondoren, planeta bakoitzaren izena txartel banatan jarri dute. Egindako lana bere geletan jarriko dute ikusgai.

Irudia

Artista hutsak zarete!

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.