Skip to main content

Azaroaren 20an ere, badira gure haurrak

Palestinaren aurkako genozidioak eta horrek haur eta nerabeengan duen eragin bereziak ez du etenik. Hori dela eta, 'Gure haurrak ere badira' ekimenarekin bat egingo dugu ikastolan, datorren asteazkenean.

Irudia
GH

Nazio Batuen Erakundeak azaroaren 20an ezarria du Haurren Munduko Eguna. Egun horretan, NBEren Batzar Nagusiak Haurren Eskubideen Adierazpena onartu zuen 1959an, eta Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren azken testuaren akordioa 1989an. Hitzarmena sinatu duten herrialde guztiek nahitaez bete behar dute. Deklarazioak haurren protagonismoa aitortzen du eskubidedun subjektu gisa, eta haurren eskubideen babesa bermatzeko funtsezko arau batzuk ezartzen ditu.

Aurten, azaroaren 20an, Palestinako haurrei ez zaie bermatuko Deklarazioak aitortutako eskubidea, ez eta protagonismoa ere. Horrexegatik, Armentia Ikastolak, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak bezalaxe, bat egingo du Gure Haurrak ere Badira ekimenarekin eta ikastolako sarreran Palestinako bandera xingola beltzarekin jarriko dugu, horren sinboliko bihurtu diren bi oinetakorekin batera.

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.