Skip to main content

Errigora: saskiak eskatzeko momentua iritsi da!

‘Agerreko uzta euskarari puzka’ udazkeneko kanpaina abian jarri dute. Azaroaren 13ra arte izango duzue eskatzeko epea.

Irudia
Errigoraauzolana

Udazkena iritsi eta badugu Errigorako produktu sorta gurekin berriro ere: Agerreko uzta euskarari puzka. Nafarroako hegoaldeko eta erdialdeko produktuz osatutako saskiak banatuko dituzte, eta, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen ekonomiko garrantzitsua egingo zaio.

Ekarpen hori ezinbestekoa da zonaldeko ikastolentzat eta AEK-ren euskaltegientzat, baita sare publikoan D eredua sustatzeko dinamikentzat ere. Gainera, Agerraldia mugimenduaren iturburu eta sustengu ere bada; zonaldean euskararen ezagutza eta erabilera bultzatzeko eta bere aldeko jarrerak indartzeko lan egiteko baliabideak eskaintzen dizkio.

Beraz, eskaria egiteko interesa izanez gero, bete ezazue hurrengo galdetegia, azaroaren 13a baino lehen:

Saskiei buruzko informazioa behean atxikitutako dokumentuetan aurkituko duzue.

Eman bultzada, indartu euskara!

Azken albisteak

Batzordea osatuko dugu prestaketa lanak egiteko. Parte har ezazu!
Parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Urriaren 12an izan zen urteroko Kross BTT martxa Armentiako basoan. Irudi ederrak utzi zituen egunak.
Urriaren 25ean, goizeko 9:45ean, Eibarko Hezkuntza Esparruan izango dira.