Skip to main content

Azaroaren 16an, badator Auzolana!

Ikastolako komunitatea sendotzeko egun paregabea.

Irudia
auzolana

Margotu, garbitu, bonbilak aldatu, ubideak txukundu… komunitatearen esku guztiak dira ongi etorriak Auzolanean. Izan ere, denok lagundu dezakegu zerbaitean, inor ez dago soberan.

Horrexegatik, gaurdanik, azaroaren 16an egutegia borobil batez inguratzeko eskatu nahi dizuegu. Handia bezain ederra da egun horretan ikastolan sortzen den giroa, gurasoen eta langileen artean sortzen den konplizitatea. Finean, denon eskuak Armentia Ikastolaren beharretara jartzen ditugu, eta ikastolako kide sentitzeko aukera ezin hobea da.

Gogoan izan ezazue, beraz, guztion laguntza dela beharrezkoa. Denok dugu zer egina, akaso, batzuek eskarmentu edo aditu izango dira lan batzuetan, eta hori ere jakin nahi dugu; eta beste askok agian uste dute ez dutela laguntzerik. Bada, ez da horrela, denok dugu lantxoren bat.

Hain zuzen ere, hori guztia antolatzeko ordua iritsi da, eta zuen prestutasuna ezagutu nahi dugu:

Ohiko moduan 9:00etatik 13:00etara izango gara, tartean elkarrekin egingo dugu hamaiketakoa, eta, noski, umeentzako zaintza-zerbitzua eskainiko dugu.

Beraz, gorde data egutegian eta anima zaitez!

Ikasleen eredu

Beti nabarmentzen dugu gure izaera kooperatiboa, guretzat hain garrantzitsua den ezaugarrietako bat. Denon artean egiten dugu ikastola, auzolanean, eta hori gure ikasleei transmititzea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Horregatik, balore horren isla ikusten dugunean, poztasunez eta harrotasunez jantzi eta zuekin partekatu behar dugu.

Hain zuzen ere, aurreko asteetan, DBH 4ko ikasleak jolasorduan bi eserleku konpontzen aritu dira, auzolanean. Lan fina!

Irudia

Azken albisteak

2026. urteko Araba Euskaraz jaia aurkeztu da gaur, azken aldietan bezala, Araba Euskaraz urtea izango dena, urtean zehar hainbat ekintza programatuko baitira. Jaia, ohi bezala, ekainean ospatuko dugu, 14an, Amurrion.
Patiora atera dira kantuka eta saltoka. Txikienei ere desfilea egin diete.
Tartean, kamisetak salgai jarri dituzte. Ikastolaren bidez erosteko aukera izango da, urriaren 8ra arte.
2023-2024 ikasturteko COFIP delakoaren dirua Palestinan garatzen ari den DAMAN proiektuari esleitzea erabaki du Ikastolako Kontseilu Errektoreak