Skip to main content

Ikusi Mikusi: euskarazko haur eta gazte literatur azoka

Euskaraz idatzitako literatur lanak ezagutzera ematen dituen lehen azoka da. Aurtengoa 4. edizioa da, eta ekintza mordoa antolatu dituzte, Saran (Lapurdi): ikuskizunak, tailerrak, animazioak…

Irudia
IkusiMikusi

Astebururako planik ez baduzue oraindik, familia giroan pasatzeko proposamen berezi bezain polit batekin gatorkizue gaurkoan: Ikusi Mikusi euskarazko haur eta gazte literatur azoka. Mota horretako lehen azoka da Euskal Herrian, eta aukera paregabea eskaintzen du kultur arlo berezi honetan gure hizkuntzan sortutako lanak ezagutzera emateko  -bereziki, aurten argitaratu direnak-.

Gure herriko kultura plazara ateratzen dituzten hitzordu asko ditugu -Durangoko Azoka, kasu-. Euskal literaturak, eta batez ere, haur eta gazteei zuzendutakoak, ordea, ez du merezi duen neurriko lekua aurkitu gure txokoetan.

Hori dela eta, aurten laugarrenekoz, Ikusi Mikusi azoka antolatu dute Saran (Lapurdi). Urriaren 11n eta 12an izango da, eta modu ibiltarian eta gune ezberdinetan antolatuta dago. Jaialdi itxura duen heinean, herri guztia zeharkatuko du, eta, familientzat pentsatuta dagoenez, mota askotariko espazioak eskainiko ditu: haurren gune egokitu eta berezia, kanpoko jolasak, atseden puntuak…

Ekitaldi berritzailea da zeharo, eta ezinbesteko hitzordu kulturala bilakatzea du helburu. Euskarazko literatura oinarri, proposamen ugariz gozatzeko parada izango da; hala nola, ikuskizunak, tailerrak eta animazioak. Egun osoko egitarau oparoa prestatu dute.

Irudia

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.