Skip to main content

Ikasturteko lehenengo barnetegia izan dute LH 2. mailakoek

Irrisarri Land-en estreinatu dute urria 2. mailako ikasleek.

Irudia
irrisarri

Urriko hasierarekin batera, ikasleek etxetik kanpo barnetegian ematen duten ikasturteko lehenengo gauak izan dituzte, urtero bezala, Irrisarrin.

Bi egun pasatu dituzte Igantziko (Nafarroa) abentura-parkean, eta zenbait jarduera egin dituzte: interpretazio-ibilaldi gidatua egiten duen Express trenean joan, zubi tibetarra zeharkatu, zaldiekin ibili…

Aspertzeko tarterik ez eta txango zoragarria izan dute. Batek baino gehiagok beste egun bat luzatu nahiko luke, ziur!

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.