Skip to main content

Erronka berriei erantzuteko gogotsu

Ekainaren 22an Euskal Herriko 114 ikastolek gure etorkizunerako ildoak aho batez onartu genituen

Irudia
ikabatz

 

 

Biharko Ikastolak behar ditugu biharko Euskal Herria eraikitzeko. Esaldi horrekin laburbildu zituen Ikastolen Elkarteko lehendakari Nekane Artolak Ikastolok egin dugun Zazpigarren Batzarrean hartutako erabakiak. Besteak beste, erabaki dugu Ikastola eredua eguneratu, egonkortu, zabaldu eta aldarrikatzea, Ikastolen Elkartea indartzea, Euskal Herri osoko mugimendu-izaera indartzea, pertsonak erdigunean jartzea, ikastolen irismena handitzea, Hezkuntza Proiektua sendotzea, euskal kulturaren sorkuntzan eta transmisioan lan-ildo berriak ezartzea eta Ikastoletako hizkuntza-proiektuak eguneratzea.

Ekainaren 22an Iruñeko Baluarte Kongresu Jauregian batzartu ginen Ikastolen Zazpigarren Batzarrean. Etorkizun hurbileko erronkei erantzutea genuen xede, eta prozesua aberatsa izan da. Eztabaida-prozesu luze, trinko eta aberats baten ondorioz, Euskal Herria eraikitzeko behar ditugun biharko Ikastolen norabidea birdefinitu genuen. Milaka lagun, ehunka ekarpen eta  dozenaka bilera egin ditugu hona iristeko. Ondorioz, duela urte bete baino sendoago gaude.

Hona hemen hartutako erabakiak:

  • “Ikastola-ereduaren aldeko hautua berretsi eta indartu dugu”.
  • “Ikastolon mugimendua indartzea erabaki dugu”.
  • “Euskal Hezkuntza sistema burujabea eraikitzeko ekarpenak egiten jarraitzeko engaiamendua hartu dugu”.
  • “Euskal Herri osoari erantzuteko egitasmo nazionalak indartu eta berriak sortzea deliberatu dugu”.
  • “Euskal Herrian bizi diren ikasle guztientzako aukera erreala izateko neurriak hartzeko konpromisoa berretsi dugu”.
  • “Ikastolon mugimendua osatzen dugun pertsona guztiak erdigunean jartzea erabaki dugu”.
  • “Hezkuntza Proiektua sendotzeko bideak zehaztu ditugu. Hasi, euskal curriculuma eguneratzetik, ikasmaterialen nolakotasunarekin jarraitu eta digitalizazioan burujabetzarako eta tresna digitalen integrazio pedagogikoaren inguruko posizioa hartuz”.
  • “Hezkuntza formaletik haratago hezkuntza ez formalean ere gure hezkuntza-proiektua garatzearen aldeko hautua indarrez berretsi dugu”.
  • “Euskal kulturaren sorkuntzan eta transmisioan lan-ildo berriak jorratu ditugu, Eta Euskal Herri osorako euskararen ofizialtasuna aldarrikatuko dugu. Ikastolak euskara lau haizeetara zabaltzeko sortu ginen. Eta gaur egun euskarak ikastolen beharra du, behar bada, sekula baino gehiago.

Orain, lanean jarraitzea besterik ez dugu definitutako bideari behar bezala erantzuteko.

 

 

 

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.