Skip to main content

Azken ukituak, dena prest

Auzolanean ari gara atontzen Olarizuko zelaiak igandean egun ederra izan dezagun.

Irudia
ARABEUSKARAZ

Arabako ikastolen egun handia izango da igandean Olarizun: Araba Euskaraz. Ekimenez beteta etorriko da, eta adin guztietako bisitarientzat izango dira antolatutako ekitaldiak: Arte Eszenikoak, Go!azen-en karaokea, “Mugaezin Txoua!”, Dantza Plaza, Zunba... Horekin batera, euskal dantzen topaketa eta bertsoak ere izango dira. Halaber, nola ez, kontzertuak ere izango ditugu; Ibil Bedi, Janes Lester, Burutik eta DJ Malandro. Esan bezala, beraz, bete-beteta dator eguna.

Aurreratu izan dugun bezala, aurtengo irabaziak Oiongo San Bizente ikastolarentzat izango dira. Izan ere, hori ere bada Euskal Herriko Ikastolak elkartea osatzen dugunon ezaugarria: elkartasuna. Eta Errioxako ikastola bat protagonista izango dela kontuan harturik, aurten Araba Euskaraz omenduko duen erakundea ere Errioxakoa da, hain zuzen ere, azken hamarkadatan ehunka heldu euskaldundu dituen IKA eragilea.

 

ARABA EUSKARAZ PROGRAMA

Azken albisteak

Pasaden astean, zirkuaren magia gure ikastolara iritsi zen! LHko ikasleak HH4ko  gelara etorri ziren eta hainbat zirku-trikimailu ikusgarri erakutsi zizkieten.
Ikastolako Zuzendaritzak bultzatuta, eta gure material propioetan oinarrituta, Haur Hezkuntzako jantokian euskararen erabilera sustatzeko ekimen berri bat jarri dugu martxan.