Skip to main content

Beste urte batez, azoka solidarioa Armentia ikastolan

Irudia
AZOKA

LH6ko ikasleek urtero antolatzen dute azoka solidarioa. Curriculum jarduerari lotutako proiektua da, eta zenbait ikasgaitan eskuratutako edukiak eta konpetentziak baliatzen dituzte, diziplinartekotasuna oinarri.

Izan ere, gogoan izan behar dugu, Armentia Ikastolak bere ikasleei ezarritako irteera profilean jasota duela ikasle konprometituak izatea, eta jardun horren bidez bete-betean jorratzen dugu esparru hori. Finean, ikasleek badakite haien lanak eta azken emaitzak hirugarren batzuengan eragingo dutela.

Gauzak horrela, aurreko ostiralerako antolatu zuten azoka oso arrakastatsua izan zen. Ikasleek berek ekarritako eta egindako gauzak izan ziren salgai, eta guraso zein ikasle izan genituen haien produktuez gozatzen.

Urtero ekimen desberdinetara bideratzen da bertan irabazitako dirua. Halere, duela zenbait urtetatik hona Kenyako Kiawaihiga ikastetxera bidaltzen da, haiekin hasitako harreman-bideari jarraipena emateko.

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.