Skip to main content

Egitarau oparoa aurtengo Araba Euskaraz jaian

Asteazkenean aurkeztu zen Olarizun aurtengo egitaraua

Irudia
ARABEUS2

Arabako zortzi ikastoletako ordezkariek aurkeztu zuten aurtengo egitaraua, izan ere, ikastola guztien elkarlanaren bidez egiten du Aurrera jaiak. Eta, aurten, aterako den dirua Oiongo San Bizente ikastolak jasoko du.

Egitarau oparo bezain beteta izango da Olarizun Arabako ikastolen aldeko jai nagusian: Arte Eszenikoak, Go!azen-en karaokea, “Mugaezin Txoua!”, Dantza Plaza, Zunba... Horekin batera, euskal dantzen topaketa eta bertsoak ere izango dira. Halaber, nola ez, kontzertuak ere izango ditugu; Ibil Bedi, Janes Lester, Burutik eta DJ Malandro. Esan bezala, beraz, bete-beteta dator eguna.

Azkenik, jakin izan da zein erakunde omenduko den aurten. Arabar Errioxatik dator. Hain zuzen ere, kuadrilla horretako helduen euskalduntzean lan eginez urteak daramatzan IKA euskaltegia omenduko dugu. Ikastolok geure seme-alabak bezala, IKA euskaltegiko irakasleak 1983tik ari dira helduak euskalduntzen Arabar Errioxan. Gainera, Arabar Errioxako ikastolekin eskuz esku ari dira lanean.

 

TXANDETAN LAGUNTZEKO

Azken albisteak

Etorkizunean haurrek euskaraz egin dezaten txikitatik euskarazko ingurune batean haztea funtsezkoa da.
Liburuaren etra Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Egunak (apirilak 23 eta 2, hurrenez hurren) ospatzeko ekintzen artean, LHko ikasleok eta irakasleok geure liburu kuttunak ekarri ditugu ikastolara eta gure irakur bizip