Skip to main content

Ikastolako jai arrakastatsua

Euriak ez zuen komunitatearentzat prestatutako egun ederra zapuztu

Irudia
trikitilariak

Eguerdian ekin zitzaion ikastolako jaiari. Berrehun lagunetik gora bildu ziren babarrun-janean eta bertan gurasoen arteko harremanak trinkotzeko aukera izan zen.

Bazkalduta, ikastolako trikitilariek lagunduta kalejiran hurbildu ginen frontoira, bertan ekitaldia izan baitzen. Ekitaldia aukera paregabea izan zen ikastolak euskal kulturaren transmisioan egiten duten lana erakusteko. Batetik, trikitilariak izan genituen, bestetik euskal dantzak, bai eta bertsolariak ere.

Kultur jarduna amaituta, Batxilergoko bigarren mailako sei ikasle igo ziren oholtzara, eta hurrengo urtean ikasle izango ditugun ume zein familiei zapi bana jarri zieten. Esan behar da, malkoren bat ere irristatu zela aurpegi batzuetan.

Ekitaldiaren ostean, kirolak hartu zuen bere tartea, pilota-partidak, boleibola eta sokatira. Azpimarratu behar da ikasle eta gurasoen arteko lehian, lehenek irabazi zutela.

Azkenik, egunari amaiera biribila emateko Mulixka taldearen eskutik dantza-plaza izan zen, eta haur zein gazte, gazte zein heldu… gerriak ederk askatu ziren.

Azken albisteak

Dagoeneko ikusgai dituzue datorren asteburuko Eskolaz Kanpoko Ekintzen hitzorduak. Larunbatean izango dira, apirilaren 12an.
Maiatzaren 17an izango da, Auzoalanarekin batera.
Bidali zure bideoa maiatzaren 11 baino lehen.
LH 3tik 6. mailarainoko ikasleak, urtero bezala, euskal pilotaren munduan murgildu dira gelan, eta praktikan jarriko dute ikasitakoa.