Skip to main content

Armentian ere ekin diogu eztabaida-prozesuari

Irudia
VII batzarra

Aurretik esan bezala, Euskal Herriko Ikastolak VII. Batzarraren eztabaida-prozesuari ekin dio, ikastolen 8-10 urteko ildoak eta estrategiak zehazteko. Berriki hasi eta ekainaren 22an amaituko da prozesua Iruñean antolatuko den azken batzarrean.

Aurreko astean eskualdeko hainbat ikastolatako Kontseilu Errektoeetako zein zuzendaritzetako ordezkariak bildu ginen Armentian, hain zuzen ere, Lautada, Argantzon, Arizmendi, Aranzadi eta Txantxikukoak. Bertan eztabaidaren lehen saioa egin genuen, eta geure buruak prestatu genituen prozesua zeinek bere ikastolara eramateko. Nondik gatozen, non gauden eta nora joan nahi dugun izan genuen aztergai.

Irudia

Orain, gurean, hurrengo urratsa martxoaren 18an, astelehenarekin, egingo dugu, eta horretarako, Armentia Ikastolako komunitatea behar dugu ondoan. Izan ere, egun horretan Armentia osatzen dugunon txanda izango da gure iritzia, ekarpenak, adostasunak eta desadostasunak zehazteko.

Hemendik eta pare bat egunera bidaliko dizuegu informazio guztia, baina prozesuaren inguruko hainbat informazio nahi izatera, eskuragarri duzue honako loturan: https://7batzarra.ikastola.eus/eu

Azken albisteak

2026. urteko Araba Euskaraz jaia aurkeztu da gaur, azken aldietan bezala, Araba Euskaraz urtea izango dena, urtean zehar hainbat ekintza programatuko baitira. Jaia, ohi bezala, ekainean ospatuko dugu, 14an, Amurrion.
Patiora atera dira kantuka eta saltoka. Txikienei ere desfilea egin diete.
Tartean, kamisetak salgai jarri dituzte. Ikastolaren bidez erosteko aukera izango da, urriaren 8ra arte.
2023-2024 ikasturteko COFIP delakoaren dirua Palestinan garatzen ari den DAMAN proiektuari esleitzea erabaki du Ikastolako Kontseilu Errektoreak