Skip to main content

KOOPERATIBAREN OHIKO BATZAR NAGUSIA

Armentia Ikastola Kooperatibaren Ohiko Batzar Nagusia izan zen otsailaren 29an areto nagusian.

Irudia
Armentiaren logoa

Armentia Ikastola Kooperatibaren Ohiko Batzar Nagusia izan zen otsailaren 29an areto nagusian. Bertan kooperatiba osatzen duten familien eta langileen ordezkariak bildu ziren eta hainbat gai izan zituzten hizpide. Lehenik eta behin, 2022-2023 ikasturteko kontuen emaitzak onartu zituzten, bai eta kontuetan izandako irabazien egozketa zehaztu ere. Ondoren, 2023-2024 ikasturterako aurrekontuak onartu zituzten aho batez.

Gai ekonomikoak alde batera utzita, beste bi gai izan zituzten hizpide. Batetik, ikastolako espazioetan izango diren eskuhartzeak azaldu zituzten Kontseilu Errektoreko bi ordezkarik, bai patioan egin beharrekoa, bai eta Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetan egin beharrekoa ere. Bestetik, Kontseilu Errektoreko kide eta Arabako Ikastolen Federazioko lehendakariak Ikastolen VII. Batzar Nagusiari buruzko informazio orokorra azaldu zuen. Hartara, Batzar horrek gure mugimenduan izango duen garrantzia azpimarratu zuen, hurrengo zortzi urteotarako bidea marraztuko dugulako.

Irudia

Azkenik, ohiko moduan, bestelako zenbait informazio partekatu ziren Batzar Nagusira hurbildutako bazkideekin: USEko emaitzak, aurrematrikulazio-datuak, Araba Euskaraz, etab..

Batzarra amaitzerako, lehendakariak dei egin zien bertaratutakoei ikastolak antolatzen dituen ekimenetan parte hartzeko, dela ikastolako jaia antolatzeko batzordean, dela Auzolanetan, dela gainerako ekintzetan.

Azken albisteak

Batzordea osatuko dugu prestaketa lanak egiteko. Parte har ezazu!
Parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Urriaren 12an izan zen urteroko Kross BTT martxa Armentiako basoan. Irudi ederrak utzi zituen egunak.
Urriaren 25ean, goizeko 9:45ean, Eibarko Hezkuntza Esparruan izango dira.