Skip to main content

Ikastolen VII. Batzarra | Unai Mendizabal (AILB lehendakaria)

Bigarren bideoan, Armentia Ikastolako guraso eta Arabako Ikastoletako lehendakari Unai Mendizabalek hartuko du hitza.

Irudia
VII batzarraren logoa

Bigarren bideoan, Armentia Ikastolako guraso eta Arabako Ikastoletako lehendakari Unai Mendizabalek hartuko du hitza. Nagusiki Batzar Orokorrari begira izango den eztabaidaren edukiak aurkezten ditu.  Hiru txosten izango dira. Lehenean, azken batzarretik gaur egunerako balorazioa egiten da; bigarrenean, egun ikastolen egoera zein dene eta, hirugarrenean,  nora eraman nahi ditugun ikastolak, bai eta nola ere. Azalpen horietaz gain, ikastolen erronkez ere dihardu Mendizabalek, erronka globalez eta tokiko erronkez.  Eta, azkenik, ekainean zer-nolako argazkia irudikatu nahi den azaltzen du. Aurreratzen du irudi indartsua izango dela, gero eta ikastola gehiago garelako. Horrekin batera,  gure proiektua herrikoia dela eta herrian errotuta dagoela erakutsiko dugu, bai eta euskara eta euskal kultura oinarri dituen hezkuntza eredu propioa eraikitzeko prestutasuna ere.

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.