Skip to main content

Pantailen presentzia izango da ikastolako ziklo pedagogikoaren azken hitzaldiko gaia

Hitzaldiaren helburua hausnarketa eta kontzientzia lantzeaz gain, haurraren garapenean pantailek duten eraginaz informatu eta horren ondorioz, erabaki batzuk hartzea izango da.

Irudia
3ZikloPedagogikoa

Haurrak jaiotzen diren momentutik, pantailak dituzte inguruan. Gurasoak pantailak kudeatzen ikusten gaituzte hasieratik. Gu gara haien eredu. Berebiziko garrantzia du hasieratik, gurasoek informazioa jasotzea, bere erabilera propioaren inguruan hausnarketa egitea eta erabilera osasuntsu bat egiteko erabakiak hartzea. Era berean, pantailek haurraren garapen kognitibo, emozional zein sozialean duten eraginaz jabetzea oso garrantzitsua da. Ondoren, erabilera osasuntsu baten aldeko ekintzak eta praktikak gomendatuko dira.

Hori guztia Miren Ros Aiartzaguenaren eskutik jasoko dugu. Miren hezitzailea da, eta bidelagun proiektuaren sortzailea. Familia eta hezitzaileentzat informazioa, formakuntza eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.