Skip to main content

Osasun mentala eta umeen babesa izango dute ardatz hirugarren asteko saioek

Osasun mentala eta umeen babesa izango dute ardatz hirugarren asteko saioek, otsailaren 21ean eta 23an. Psikologo kliniko baten eta Psikopedagogoaren ekarpenak izango ditugu aste honetan.

Irudia
3ZikloPedagogikoa

Hirugarren Ziklo Pedagogikoaren hiru eta laugarren saioak izango ditugu aste honetan, asteartean eta ostegunean hurrenez hurren. Lehen saioan Osakidetzan diharduen Maribi Armendariz Iraola izango dugu. Psikologo klinikoa da Armendariz, haur eta nerabeen psikologian eta estres post traumatikoan espezializatua. Zenbait galdera partekatuko ditu hitzartzean: gure haurrek eta gazteek pairatzen dituzten osasun mentaleko arazoak, norbanakoen zailtasunetan dute oinarria edo gaur egungo gizartearen arazo kolektibo bat gisa ulertu behar dugu? Narzizismoa nahasmen bat da edo gaur egungo gizartearen ondorio bat? Zeintzuk dira gaixotasun mentalaren prebentziorako gurasook kontutan hartu beharrekoak? Zalantzarik gabe hausnarketa interesgarria eragingo duten galderak.

Bestalde, hilaren 23an, psikopedagogo, gizarte hezitzaile, haur masajeko hezitzaile eta komunikazio ez bortitzean aditu Nerea Mendizabalek gidatuko du hitzaldia. Bertan, umeak zein puntutaraino babesten ditugu izango du hizpide. Izan ere, guraso bezala zenbait alorretan behar duena baino gehiago edo gutxiago ematen egon gaitezke denok. Gauzak horrela, nola bultzatu haurren autonomia eta aldi berean, haurrak behar duena ematen ari naizen segurtasuna eduki? Galdera horren bueltan jardungo dugu, beraz, Mendizabalekin.

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.