Skip to main content

Ikastolen VII. Batzarra | Elena Zabaleta (Nafarroako Ikastolak)

Nafarroako Ikastolen Lehendakariko Elena Zabaletaren hausnarketak partekatzeko bideoa zabaldu nahi dugu zuon artean.

Irudia
VII batzarraren logoa

Azken Armentiberrin azaldu bezala, Euskal Herriko Ikastolek VII. Batzar Nagusia antolatuko dute, eta bertan parte hartzeko deia egiten zaigu kide guztioi. Hori dela-eta, Armentiberri baliatuko dugu gure ikastolako bazkide guztiak prozesura hurbil daitezen. Oraingoan prozesuaren inguruan Nafarroako Ikastolen Lehendakariko Elena Zabaletaren hausnarketak partekatzeko bideoa zabaldu nahi dugu zuon artean.

Bi hizpide nagusi ditu Elena Zabaletak. Batetik, VII Batzar Nagusiaren beharra agertzen du. Izan ere, azken batzarra egin zenetik gure bizitzeko modua aldatu da, ikastolak aldatu dira, eta gure oinarriak sendotu behar ditugu aldaketa horren ondoan. Bigarrenik, prozesuan zehar ikastoloi zer eskatuko diguten azaltzen du. Esparru horretan Zabaletak azpimarratzen du talde bezala pentsatzeko eta jarduteko dugun beharra. Izan ere, gogora dezagun gaur egun Euskal Herri osoko 114 ikastolek osatzen dutela Euskal Herriko Ikastolen Elkartea. Hortaz, prozesu honetan elkarrekin zein bide egin nahi dugun eta nondik egingo dugun bidea zehaztuko dugu.

Azken albisteak

Jakingo duzuen bezala, Gure Haurrak ere Badira ekimenak Euskal Herri mailan jardun burutu ditu ikasturte honetan zehar, Palestinako haurrei elkartasuna agertzeko: Gasteizko legebi
‘Hanka, moko, buztan’ poesia ipuinarekin aritu dira LH2ko ikasleak.
Arabako XII. Olinpiada Matematikoetan hartu dute parte gure ikasle batzuek, eta oso gustora aritu dira.
Adierazi dutenez, besteak beste, egiten den ikasleen banaketa ez da orekatua.