Skip to main content

Zinema Euskaraz | ‘Magiaren Etxea’

Gurasoen Euskara Taldeak antolatuta, aretoan euskarazko film bat ikusteko aukera izango da.

Irudia
Magiaren Etxea pelikularen kartela

Guraso Euskara Taldeak Zinema Euskaraz ekimenaren beste saio bat antolatu du.  Oraingoan ‘Magiaren Etxea’ filma ikusteko aukera izango da.

  • Noiz: otsailaren 16an.
  • Non: ikastolako aretoan.

Ateen irekiera 16:45ean izango da. Antolatzaileak ez dira umeez arduratuko. Umeak momentu oro gurasoen ardurapean egon beharko dira.

Sinopsia:

Jabeek bertan behera utzitako katutxo bat babes bila dabil ekaitzak astindu duen egun batean. Halako batean, non sartuko eta sekula pentsatuko ez zuen etxerik harrigarrienean. Izan ere, jabea agure mago bat da eta etxea automataz eta tramankulu bitxiz beterik dauka. Magoak katutxoari harrera beroa egin badio ere, ez dute abegi onez hartu magiaren etxeko bizilagun guztiek, eta hauetako batzuek etorri berria etxetik kanporatzeko plan bat asmatuko dute. Egoerak okerrera egingo du agure magoa ospitaleratutakoan, bere ilobak aukera ezin hobea ikusiko baitu etxetzarra saldu eta aberasteko. Gure heroi gazteak, magiaren etxeko bizilagunen artean bere tokia irabazi nahirik, bizikideetako batzuekin bat egingo du bere bizileku magikoa babesteko.

Azken albisteak

Antzerkia, euskal dantzak, gimnasia… denetariko ekintzak izan dituzte uda hasieran gure haurrek, ikastolako udako zerbitzu propioaren eskutik.
Armentia Ikastola eta Gasteizko AEK elkarlanean arituko dira urritik aurrera, eta gura
"Bagatoz irakasleok, ez-dozenteok, begiraleok, garbitzaiIeok, sukaldariok… eta, noski, bazatozte ikasleak eta familiak ere".
"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"