Skip to main content

Santa Ageda eguna ospatuko dugu auzoko eragileekin

Datorren otsailaren 4an, kalera aterako gara auzo elkartearekin eta gainerako eragileekin batera, Santa Ageda bezpera ospatzeko. Egun polita izango delakoan gaude eta, beraz, parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Urteroko egitaraua HHn eta LHn

Ikastolan ere, ohitura jarraituz, egun berezia izango dugu. Kasu honetan, bezperara aurreratuko gara eta datorren ostiralean, hilaren 2an, egingo dugu, LHn eta HHn.

Goizean, HH eta LHko ikasleak Euskaralagunekin batera makila apaindu eta entsaioa egingo dute. Arratsaldean, 16:00etan eta eguraldi ona badago, patioan elkartuko dira familiekin batera abesteko. Eguraldia txarra bada, berriz, Txantxalekun abestuko dute, baina gurasorik gabe.

 

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.