Skip to main content

Korrika Batzordea osatuko dugu: zatoz parte hartzera!

Irudia
23 korrika ezagutu burua logo

Jakingo duzuen bezala, aurten KORRIKAren 23. edizioa izango dugu martxoaren 14tik 24ra, eta gure hiritik martxoaren 18an pasatuko da. Ikastolan KORRIKArekin loturiko ekimenak antolatzeko, Armentia Ikastolako Korrika Batzordea osatuko dugu eta bertan parte-hartzera gonbidatu nahi zaituztegu ikastolako familia, langile zein ikasle guztioi.

  • Deialdia: urtarrilak 24
  • Ordua: 16:45ean
  • Tokia: DBHko irakasle gelaren aurrean

Anima zaitezte eta parte hartu!

 

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.