Skip to main content

Armentiako 3. Ziklo Pedagogikoa otsailean helduko da

Irudia
Ziklo Pedagogikoa

Aurreko urteetako arrakastaren ostean, Ziklo Pedagogikoaren hirugarren edizioa martxan jarri du ikastolak. Gure komunitateko familiei zein edozein gasteiztarri zuzenduta dago, eta hitzaldi hauen bidez, ikastolak familien bidelagun izan nahi du seme-alaben heziketa-prozesuan, eta ekarpen bat egin nahi dio komunitateari eta Gasteizi. Hain zuzen ere, komunitatez haratago heltzea da gure asmoa, eta horregatik zuen ingurukoei hitzaldi-ziklo honen berri ematera gonbidatzen zaituztegu.

Hala, guraso eta seme-alaben arteko eguneroko harremanetan garrantzitsuak diren hainbat gai landuko dira, modu eraikitzaile eta parte-hartzailean. Hauek izango dira hitzaldien datak; guztiak 17:30ean izango dira:

  • Otsailak 6: ‘Nahiko gustura nago neure buruarekin, haurtzarotik identitatea eraikitzen’. Alvaro Beñaran.
  • Otsailak 8: ‘Guraso eta haurren arteko harremanak eta komunikazioa hobetzen’. Leyre Cano.
  • Otsailak 14: ‘Porno belaunaldira hurbiltzen: erronka familien sexuen hezkuntzan’. Maider Garcia Vicuña.
  • Otsailak 21: ‘Osasun mentala nerabezaroan’. Maribi Armendariz Iraola.
  • Otsailak 23: ‘Zertan babesten ditugu gehiegi umeak?’. Nerea Mendizabal. 
  • Otsailak 27: ‘Pantailen presentzia eta erabilera haurtzaroan’. Miren Ros Aiartzaguena.

Hitzaldietan parte hartzeko, hurrengo galdetegia bete behar duzue: 3. Ziklo Pedagogikoa

Animatu etortzen, eta zure ingurukoei ere gonbidatu!

 

Azken albisteak

Batzordea osatuko dugu prestaketa lanak egiteko. Parte har ezazu!
Parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Urriaren 12an izan zen urteroko Kross BTT martxa Armentiako basoan. Irudi ederrak utzi zituen egunak.
Urriaren 25ean, goizeko 9:45ean, Eibarko Hezkuntza Esparruan izango dira.