Skip to main content

Zabalik dago Kantarin izena emateko epea

Kantari umeentzako musika ikuskizunak hasi ditu dagoeneko prestaketa lanak, eta parte-hartzaileen izen-emate epea zabalik dago honezkero.

Gasteizko 6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek dute Kantarin parte hartzeko aukera, eta horretarako, gelakideekin batera, lau eta bost lagun bitarteko taldeak osatu beharko dituzte. Izen-ematea galdetegi honen bitartez egin beharko dute, urtarrilaren 26a baino lehen.

Zalantzak argitu edota informazio osagarria eskuratzeko, harremanetan jar zaitezkete honako kanalen bidez:

  • Telefono bidez: 640 574 996
  • Posta elektronikoz: kantari@geuelkartea.eus

Gogoratu Kantari Gasteiz ikuskizunean parte hartzeko taldekide guztien izen-emate fitxa ezinbestekoa dela, eta taldeko partaide bakoitzak bere fitxa osatu beharko duela. Adibidez, lau laguneko talde batean, ume bakoitzaren familiak dagokion seme-alabaren fitxa bete beharko du.

Gogoratu nahi dizuegu Kantarik ez duela inolako lehiaketa kutsurik; ez da irabazlerik izango, ezta galtzailerik ere. Parte hartzea eta ondo pasatzea da garrantzitsuena.

 

Azken albisteak

Emaize Sexologia Zentroa DBH eta BHko ikasleekin izango da hilabete honetan.
Datorren astean hasiko dira bi ekintzak.
Hamabi orduko egitaraua prestatu dute Euskararen Hiria ekimenaren hirugarren ediziorako