Skip to main content

Urtarrilak 14, Go!azen Europa Jauregian

Irudia
go!azen gasteiz kartela

Araba Euskarazen eskutik, Go!azen telesailak kontzertua eskainiko du Gasteizen, urtarrilaren 14an. Ikuskizuna Europa Biltzar Jauregian izango da, eta bi emanaldi eskainiko ditu: 16:30ean eta 18:30ean. Sarrerak dagoeneko salgai daude, Araba Euskarazen webgunean.

10 urte gure pantailetan

Go!azen telesailak 10 urte beteko ditu aurten, eta hori gutxi balitz, 100. atal! Denboraldi honetan, Zuri jada ez da ikasle izango, begiralea baizik. Garazi ez da Basakabira joango ikasle moduan… baina bertan bukatuko du azkenean, aspaldiko etsai ezagun batengandik ihesi.

Bitartean, Noak, Leak, Mattinek eta Saioak erronka zail bat gainditu beharko dute: haien musika taldea berpiztu behar dute institutora itzuli ahal izateko.

 

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.