Skip to main content

Atrikipunk taldea arituko da Zabalgana girotzen

Irudia
2023.12.17.atrikipunk

Zabalganako auzokideek badute euskaraz gozatzeko beste aukera bat asteburuan. ZET Zabalgana Euskara Taldeak antolatuta, Atrikipunk taldea izango da gizarte etxeko antzokian, eta abesteko, dantzatzeko eta ondo pasatzeko bertsio zoro alaiak eskainiko dituzte.

Datorren igandean, hilaren 17an, izango da hitzordua, 18:30ean. Sarrera librea da, aforoa bete arte.

Horrelako plan gehiagoren berri izan nahi baduzue, jarraitu Telegram-eko gure kanala edo Zabalgana Euskara Taldearena.

 

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.