Skip to main content

Gabonetako txartel erakusketa bueltan da!

Irudia
Gabonetako kartela 2023

Astebete geratzen zaigu besterik ez neguko oporrak hartzeko, eta bide batez, Gabonei ongi etorria emateko. Aitzakia aprobetxatuta, Gabonetako txartel erakusketa antolatuko dugu, berriz ere. Pandemia iritsi arte, urtero antolatzen genuen ekintza da, eta aurten berriro martxan jarri nahi izan dugu. 

Ikastolako guraso, irakasle eta ikastolako langileek parte har dezakete, nahi duten formatuan. Horretarako, abenduaren 18rako ekarri behar dituzte txartelak. Txartelarekin batera, gutun-azal itxi batean izen-abizenak, telefonoa eta seme-alaben taldea idatzi beharko dituzte. Gutun-azalean izengoitia agertu behar da, baita txartelean ere.

Epaia abenduaren 21ean emango da, eta emailez jakinaraziko zaio irabazleari. Txartelak erakustaldi eta epaiaren ostean itzuliko dira.

Animatu, eta parte hartu!

 

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.